XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrez gain, mintzaren egitura aldakorra edo dinamikoa da.

3. Funtzioa

Zelula eta ingurunearen arteko gai-trukeak kontrolatzea, mintz plasmatikoaren funtziorik garrantzitsuena dugu.

Mintz honek iragazkortasun selektiboa dauka.

Hori dela medio, zelularen oreka ondo manten daiteke.

Elkartruke hauetan prozesu ezberdinek parte hartzen dute.

Gai batzuek (O2, C02, zenbait ioi, etab.), difusioaren bidez zeharka dezakete.

Beste aldetik, uraren iragazketan osmosia-k garrantzi handia dauka.

Aipaturiko bi prozesu hauek, difusioa eta osmosia, pasiboak dira, hau da, energi gasturik gabekoak.

Baina gai gehienek kontzentrazio-gradienteen aurka zeharkatzen dutenez gero, ezin dituzte prozesu pasibo hauek erabili.

Kasu hauetan, ostera, prozesu aktibo bat, garraio aktibo delakoa, behar beharrezkoa da.

Fenomeno honetan mintzean bertan dauden entzima batzuek, permeasak edo garraiatzaileak, parte hartzen dute ATPa gastatuz.

b) Glukokalixa (jariaketa-azal animalia)

1. Kontzeptua

Egitura hau animali zelula batzuetan (ameba, heste-zeluletan) garatzen den gluzidoz osaturiko azal lodi bat da.

2. Egitura

Glukokalixaren osagai gluzidikoak (glukoproteinak eta glukolipidoak batez ere) bi geruzatan jartzen dira.

Barnealdekoak 200 A ditu lodieraz.

Amorfoa eta mintz plasmatikoari erantsitakoa da.

Kanpoko aldekoa berriz, lodiera aldakorrekoa eta haritsua da.

Zelula-mota askotan, gai hauetaz gain beste substantziak ere ager daitezke.

Besteak beste, fosfatoak hezur-ehunean, kitina artropodoetan, keratina larru-zeluletan, etab.

3. Funtzioa

Mintz berezi honek zenbait funtzio bete dezake: Zelulei babesa ematea, zelulen xurgapena erregulatzea, inguruneko aldaketak detektatzea eta zelulen arteko loturak garatzea.